Unitate didaktikoak

Durangoko Bonbardaketa > Irakurgaiak

Zubia

1937ko apirilaren 28an, bonbardaketa eta egun batzuetara, Durango eta Iurreta lotzen dituen Montoiko zubia bota zuten. Ba al dakizu zergatik?

Francoren aldekoak Durangon sartu eta agintea hartu zuten bertan. Hori ikusita, errepublikaren aldeko gudari eta milizianoek Montoiko zubia apurtzea erabaki zuten. Modu horretan, faxistei Bizkaira zabaltzeko traba ipini gura zieten. Beraz, erresistentzia ekintza bat izan zen.

Zubia bota aurretik, Durangoko biztanle gehienek Bizkaiko mendebalderantz ihes egin zuten, oraindik errepublikarra zen lurraldeetan babesteko. Ondorioz, askorentzat exilioa hasi zen momentu hartan, eta zubiaren leherketak hori ere sinbolizatzen du. Herritar batzuen kasuan, Bilbo inguruan egun batzuk eman eta gero Durangora bueltatu ahal izan zuten; beste batzuek urteak eman behar izan zituzten Euskal Herritik kanpora. Francoren diktadura ia 40 urtez egon zen indarrean.

Ikusi lehen irudian zubi zaharra, bigarrenean botata, eta hirugarrenean ordezkoa eraikita.

Ibaizabal errekak ur gutxi daroan sasoian, zubi zaharraren zati batzuk ikusi daitezke oraindik urpean. Ea topatzen dituzun!

 

ARIKETA

Marraztu zubi bat, baina kasu honetan esperantza eta ilusioa adieraziko dituena.

Ikaslearen txokoa

Garapena eta diseinua iametza interaktiboa