Unitate didaktikoak

Durangoko Bonbardaketa > Irakurgaiak

Gerra zibileko aurrekariak

Militar faxistek 1936ko uztailaren 18an eman zuten Espainiako Errepublikaren aurkako estatu kolpea, baina ez zutenez boterea berehala lortu, Gerra Zibila hasi zuten.

Militarrek kolpea eman eta 4 egunetara, 1936ko uztailaren 22an, eraso latz bat sufritu zuten Otxandion: faxistek bonba batzuk jaurti zituzten Andikona plazan. Herriko jaiak zirenez, Santa Mañak, jende asko zegoen kalean. 61 herritar hil ziren, eta beste asko zauritu.

Durangon ere, ezaguna dugun bonbardaketaren aurretik beste bat gertatu zen, 1936ko irailaren 25ean. Bonbetako bat Ezkurdiko pilotalekuan jausi, eta bertan babestuta zeuden 15 lagun hil ziren, gehienak milizianoak eta gipuzkoatik etorritako errefuxiatuak.

Gero, mendeku lez, errepublikar batzuek Ermodon zegoen kartzela asaltatu zuten. Faxisten aldekoak izatea leporatutako 22 pertsona fusilatu zituzten, epaiketarik egin barik. Horren ostean, fusilamenduetan parte hartu zuten aitzakiaz baliatuz, beste errepublikar batzuk hil zituzten frankistek.

Batailak, bonbardaketak, zibilen aurkako erasoak… Gerra Zibila 1939ra arte luzatu zen. Faxistek irabazi zuten, eta ondorioz Francoren diktadura hasi zen, 1975era arte iraungo zuena.

Orain, ausartu zaitez lehen ariketa egiten!

Ikaslearen txokoa

Garapena eta diseinua iametza interaktiboa